Euskal kantutegia

Berezko izenburua
EZ DA FILOSOFORIK
Testu normalizatua
EZ DA FILOSOFORIK
Kantutegia
Euskal Kantak
Argitalpenaren urtea
2000
Argitaletxea
EREIN
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
IMOTZ
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Ez da filosoforik,
ez teologorik,
ardoari neurria
hartuko dionik.
Gizon haundiak ere
ikusi ditut nik,
beren mozkorra ezin
disimulaturik.

2. Gizon bat ardo gabe
dago erdi hila.
Barbar dabiltza tripak
ardoaren bila.
Baina edanez gero
ardo ona ta ongi,
gizonik kaskarrenak
balio ditu bi.

3. Londresen ta Parisen,
Erroman ta Goan,
ardoaren usaina
daukate gogoan.
Ardoak kentzen digu
bihotzeko mina.
Berriz edaretako
eman dit zotina."