Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BIARRITZEN ECHEBATIAN
Testu normalizatua
BIARRITZEN ETXE BATEAN
Kantutegia
Ecos de Vasconia
Argitaletxea
A. DIAZ Y CIA. EDITORES
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
Biltzailea
ECHEVERRIA y GUIMÓN

BEREZKO TESTUA

1. Biarritzen echebatian
Joan dan arratz batian.
Neskatilla dantzatu da
Sei mutillen tartian
Tran laran laran laran
Sei mutillen tartian.

2. Soñua entzutian plazara,
Joaten dira dantzara;
Elkarrekin jostatuaz
Dute naiko algara,
Tran laran laran laran
Dute naiko algara.

3. Biarritzen beti mutillak,
Chit maite neskatillak;
Borondatez bai ematen
Dizkate erroskillak,
Tran laran laran laran
Dizkate erroskillak.

4. Illunabarra etortzian,
Pozkida biyotzan,
Neskatillai echeraño
Laguntzeko pozian.
Tran laran laran laran
Laguntzeko pozian.

5. Neskatillacho legunak
Dira gure lagunak,
Oso maitatiyak gera
Gu Frantzes-Euskaldunak
Tran laran laran laran
Gu Frantzes-Euskaldunak."