Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- MALKOAK EURI BALIRA
- Testu normalizatua
- MALKOAK EURI BALIRA
- Kantutegia
- Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
- Argitalpenaren urtea
- 1999
- Argitaletxea
- OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- OIARTZUN
- Biltzailea
- LEKUONA, JUAN MARI
BEREZKO TESTUA
1.Malkoak euri balira udazken traidoreanmaitalerik gabe kolpez bazter utzia
emazte adintsua gertatzen denean,
ehun hodei ilunen jasa izugarriek
kaleak uholdetan itoko lituzkete,
errotik garbituko ohizko zekenkeriak
hondakinez gainezka dituen bihotzak.
2.Malkoak euri balira kupidarik gabe
haurtxo baten gorputza gerra izugarriek
burniz eta metrallaz hausten dutenean,
ama denen oihuek mendekua eskatuz
izoztu lezakete itxaso zabala,
gorrotozko irrintziz sorgorra asaldatuz
bizidunari egotzi eresi makurra.
3. Malkoak euri balira adoleszente baten
ezpain oihukariak harresi baten kontra
torturaren espantuz zauri direnean,
etxerik altuenak lotsaz eror litezke
gizadi osoa redimitu nahirik...
eta lore bitxiek entona lezakete
ehortze letani bat zerraldo gainetan."