Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MAITIA, NAHI BADEZU
Testu normalizatua
MAITEA NAHI BADUZU
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Maitia, nahi badezu
nerekin ezkondu,
goizian lendabizi
jeiki biarko dezu
oietik, oietik,
oietik, oietik;
gero gosaritera
ni zure ondotik.

2.Goizian jeiki eta
lenbiziko lana:
eman biarko dirazu
neri pelangana
urakin, urakin,
urakin, urakin;
ta gañera kafia
bere koparekin.

3.Gosaldu eta gero
lagun-arterako
eman biarko dirazu
patrikararako,
arako, onerako,
jokurako, lagun-arterako;
nerekin bizimodurik
ez dezu aterako.

4.Gatia zera eta
juiziyorikan ez,
aspertuko zerade,
maitia, senarrez;
maitia, tristia,
zu zera neria;
orain zuria naiz eta
kontsola zaitia.

5.Zer zala uste zenduben
enamoratzia:
sillan exeri eta
gitarra jotzia?
Maitia, tristia,
zu zera neria;
orain zuria naiz eta
kontsola zaitia!

6.Preso sartu ninduten
txori bat bezela,
esatiagatikan
zuria naizela;
maitia, maitia,
maitia, maitia,
orain zuria naiz eta
kontsola zaitia."