Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MAITEAGOAK UDAZKENEAN
Testu normalizatua
MAITEAGOAK UDAZKENEAN
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

1.Maiteagoak udazkenean zuhaitzen osto gorriak,
oritasunez apainduriko makal zuzenen gerriak,
hegoizetan lokartutako iratze okre geldiak.

2.Maiteagoak, azken mugetan, iraganaren zantzuak,
lore xumeen petalo eme, ur izkutuen kantuak,
euri epelen gozotasuna, gaueko zeru altuak.

3.Maiteagoak sua ta jaia, fruitu berrien haziak,
uda beteko musiketatik ernaldutako antsiak,
Eros ausartak gorputz gaztetan ixuritako graziak.

4.Maiteagoak behin joan zirenak sekulan ez itzulitzeko
begiek zabal dirauten arte argitan blai itzaltzeko:
sufritu duen gizonak ez du lotsarik behar galtzeko."