Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MAITASUNEZ BIZITZEAN
Testu normalizatua
MAITASUNEZ BIZITZEAN
Kantutegia
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Argitalpenaren urtea
1999
Argitaletxea
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
OIARTZUN
Biltzailea
LEKUONA, JUAN MARI

BEREZKO TESTUA

Maitasunez bizitzean
ez da gerrikan gehiago,
egun ederrak aurrean
baina hilik gera egongo.
Dena da berri izango,
pakea munduan gidari,
soldaduak bertsolari
baina hilik gera egongo.

Bizitzaren gurpilean,
zamarikan astunena,
sufritu beharra zena
hartu gendun gure bizkarrean.

Bizitzaren gurpilean,
bizi obearen bila,
mundu hau zuzen dadila,
gu guztion penaren trukean.

Maitasunez bizitzean
ez da gerrarikan gehiago,
gizonen oroimenean
baina hilik gera egongo.
Gutaz dira oroituko,
gure maitasun bilaketaz,
agian gure penetaz
baina hilik gera egongo.

Maitasunez bizitzean..."