Euskal kantutegia

Berezko izenburua
IHAUTE ASTEARTEKO
Testu normalizatua
IHAUTE ASTEARTEKO
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BANKA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Ihaute astearteko,
Goiz eta arratsaldeko,
Alegeraki plazan dantzan
Gazteak, deskantsatzeko.
Soinua ere izan dugu
Gustura libertitzeko,
Gustura libertitzeko.

2. Libertizioneak hargatik
Bere fluketa ondotik.
Konfesatzera joan izan gira
Gure aldian gogotik.
Atsuluzione idorra ukhen
Herriko erretoretik,
Herriko erretoretik.

3.-Jaun erretora, adizazu
Hitz bat, plazer baduzu:
Penitent gaixoer hamar ostiko
Eman nahi omen duzu.
Bainan Jesusen legeak hori
Hola manatzen ez dautzu,
Hola manatzen ez dautzu."
2882;