Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MAITE NAUZULA DIOZU (Versión 4)
Testu normalizatua
MAITE NAUZULA DIOZU
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
ARAKIL
Biltzailea
LECUMBERRI, P. MODESTO DE, TRANS.

BEREZKO TESTUA

1. Ez nau izitzen elhurrak
Gutiago gau ilhunak.
Maiteagatik pasa netzazke
Bai gauak eta egunak,
Bai gauak eta egunak,
Desertu eta oihanak.

2. Eri nagotzu bihotzez,
Erraiten dautzut bi hitzez.
Sukar malinak harturik nago
Ez zintuzkedan beldurrez.
Maitia, senda nazazu,
Hil ez nadin bihotz-minez.

3.-Maite nauzula diozu;
Nik ere maite zaitut zu.
Diozun bezin maite banauzu,
Elizaz feda nazazu;
Elizaz feda nazazu:
Gero zurea naukazu."