Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MAITE NAUZULA DIOZU (Versión 2)
Testu normalizatua
MAITE NAUZULA DIOZU
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Maite nauzula diozu,
Nik ere maite zaitut zu.
Diozun bezen maite banauzu,
Elizaz feda nezazu;
Elizaz feda nezazu eta
Gero zurea nukezu.

2. Maite zaitut bihotzez,
Erraiten daitzut bi itzez.
Sukar-malinak harturik nago,
Etzintzuzkedan beldurrez.
Sendatzerat har nezazu,
Hil ez nadien xangrinez.

3. Gaitz ororen kontrere
Erremediuak badire.
Sukar-malina balin baduzu,
Serbitza zaite barberez,
Ez eta neure ondoren ibili
Ni meriko beharrez."