Euskal kantutegia

Berezko izenburua
SUJET EDER BAT (Variante)
Testu normalizatua
SUJET EDER BAT
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Sujet eder bat deklaratzen dut,
Gaztek etsenplu hartzeko:
Amodiua zein den lanjeros
Gazterik hari lotzeko.
Izar eder bat hautatu nuen
Nere besuen arteko;
Nere bihotzian sartuz geroz,
Nekez da handik kentzeko.

2. Amodioa berria
Gauza zoragarria.
Hamalau urte kunplitu gabe,
Emana nuen fedia.
Geroztik hunat komendatzen dut
Zeruko Jauna handia,
Haren baitan dut ezarria
Nere konfiantza guzia.

3. Ez ahal zaute despeditzera
Zazpi urteren buruan,
Zure berriak eta neriak
Deklararu ta onduan...
Entzun nezazu, fede ukaturik
Eztela sortzen zeruan,
Nik, zutaz landan, bertze esposarik
Eztut nahi munduan.

4. Bertute hori praktikatu dut
Nere denbora guzian;
Fidelitate haundian
Birjinitate garbian,
Ahalaz bekaturik gabe
Bizituz munduan.
Hil eta laster naiz
Sartu zeruan.

5. .......... jiten zait
Bi begietara nigarra
Adios, bada, sekulakotz,
Nere maitea leiala.
Dudarik gabe ez nitzen ni
Zurekin bizi beharra.
Zeruko Jinkoak hautu dezala
Zuk beharra den senarra."