Euskal kantutegia

Berezko izenburua
OTEA LILI DENIAN
Testu normalizatua
OTEA LILI DENEAN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Ote(i)a lili denian,
Xoria haren gainian.
Hura handik yoaiten da
Berak plazer duenian;
Zure eta ene amodioa
Hola dabila mundian.

2. Argia dela diozu;
Gauherdia oraino ez duzu.
Enekilako denbora
Luze iduritzen zaitzu.
Amodiorik ez duzu;
Orai zaitut ezagutu.

3. Erbia doha lasterrez
Hihiztarien beldurrez.
Herri huntako neskatxak
Urtuak daude nigarrez;
*Urtuak daude nigarrez,
Ezkont ez diren beldurrez.

4. Phartitu nintzen herritik
Bihotza alagerarik.
Arra yin nitzan herrian,
Nigarra nian begian;
Har nezazu saihetsian
Bizi naizeno mundian.

* o bien """"Urturik""""."