Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- ORAI BANOAZU HERRITIK
- Testu normalizatua
- ORAIN BANOA HERRITIK
- Kantutegia
- Cancionero Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1994
- Argitaletxea
- EUSKO IKASKUNTZA
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- SARA
- Biltzailea
- AITA DONOSTIA
BEREZKO TESTUA
1. Orai banoazu herritik!Ardura dizut nigarra begitik.
Bat maite nuien gogotik
Bihotziaren erdi erditik.
Kitatu behar dizut tristeki!
Ai, ei, nola biziko naiz ni.
2. ....(original incomprensible)
3. Ene maitea, orai nik jakin
Nahi nuke zu ganik zerk zoazkan
Gaixua horen tristerik
Zure so eztiak galdurik,
Hala baduzun beldurrik
Maitatu dudan zutaz bertzerik?
4. Balin banagozu tristerik
Ez niagozu arrazoin gaberik.
Zerk eginen deraut plazerik
Galdu dudanaz geroz bistarik
Izar bat, zoinak ez baitu parerik?
Bihotza dizut erdiraturik.
5. Ene maiteak igorri
Xoriño batekin goraintzi
Gorputzez hurrun izana gatik
Bihotzez dela enekin beti.
Ikustera jinen dela laburski
Bizi nadin alegeraki."
