Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NERE KRISTAU MAITIAK
Testu normalizatua
NERE KRISTAU MAITEAK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Nere kristau maitiak,
Piztu da Jesus gurea,
Gloriako Erregea.
Alleluya.
Alleluya, alleluya, alleluya.

2. Bazko bestaren goizian
San Pedrorekin batian
Yoanes ilarriratzian.
Alleluya.
Alleluya, ............

3. Yoanes guan tzen aitzinago
San Pedro Saindua baño
Donbaren aitzineraño.
Alleluya.
Alleluya, ............

4. An tzen Magdalena ere
An tzen Maria Jacobe
Eta Maria Salome.
Alleluya.
Alleluya, ............

5. Etorri zen Aingerua
Eta eman abisua
Galerian da nausia. (Galilean)
Alleluya.
Alleluya, ............

6. Tomasi zioten erran
Eta aditu t'onduan
Oñik gelditu zan dudan.(Oraindik)
Alleluya.
Alleluya, ............

7. Urbildu ziren arara
Nigarrez urtzen zirela
Gorputzaren gantzutzera.
Alleluya.
Alleluya, ...........

8. Tomasi zion Nausiak
Agertu bere zauriak,
Uzteko duda guziak.
Alleluya.
Alleluya, ...........

9. Etorri zen aingerua
Eta eman alegria
Pakia zuen artian.
Alleluya.
Alleluya, ............

10. Orai Bazko Saindu untan
Kanta dezagun berotan
Jaungoikoaren onoretan.
Alleluya.
Alleluya, ............

11. Etorri zaigun maistrua
Dena urak berastua.
Zu zera gure Jaungoikoa.
Alleluya.
Alleluya, ............

12. Jaunari esker debozki
Eta onora umilki
Beti adora firmeki.
Alleluya.
Alleluya, ............"