Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MILLA ZORTZIEGUN BERROGEI
Testu normalizatua
MILA ZORTZIEHUN ETA BERROGEI
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Milla zortziegun berrogei gañera bortz urte,
Kristo gizon in zela libruak diote.
Abertitzera nua zenbait ignorante
Azken Juiziua ez dela aparte.

2. Kisto fidel guziok sinetsi dezagun
Azken Juiziua eztegula urrun.
Obrak dire testigo señaleak ezagun,
Denbora luzerikan eztezake iraun.

3. Señale asko aurretik izango omen da;
Atetikan atera tratua ta deuda.
Nik au olan erran ta askok artu prenda;
Alakoa siñeste txarrian ilen da.

4. Antekristo asiko da aurretik pedrikatzen;
Bere doktrina txarra guri erakusten.
Yakinaren gañian firme egon gaitezen,
Jesusen lege ona guazen adoratzen."