Euskal kantutegia

Berezko izenburua
MILA ZORTZIREHUN
Testu normalizatua
MILA ZORTZIEHUN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Mila zortzirehun ta berroi ta hamazazpi,
Bertso berri batzuek kopian ezarri.
Penetan diren gaixuen, oi! konsolagarri,
Aferak har ez detzaten sobera barnegi.

2.-Graziak galtzen dira, oi! denborarekin,
Eta istante huntan zure'ta nerekin.
Zu eta ni ezkontzeko biak algarrekin
Armadako berriak beharko tut jakin.

3.-Aise mintzo zira zu, oi! neure maitia,
Gizonak on duyela tropan ibiltzea.
Zu gabe egotea denbora luzea,
Neuretako, maitea, ai! zer dolorea."