Euskal kantutegia

Berezko izenburua
LILI EDER BAT BADUT NIK (Variante)
Testu normalizatua
LILI EDER BAT BADUT NIK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Lili eder bat badut nik
Aspaldi begistaturik;
Bainan ez naite mentura
Haren hartzera eskura.
Banaki zer den lanjera,
Juan nindakio ardura.

2.-Lili ederra, so eidazu,
Maite nauzunez errazu.
Zure begiek ene bihotza
Barnetik dute kolpatu;
Kolpe hortarik badut nik
Gangrenatzeko arrisku.

3.-Pena nikezu segur nik
Balinbazinu malhurik:
Ez nuke uste ene begiek
Eman dautzuten kolperik.
Ez duzu beraz lanjerik:
Ez zira hilen hortarik."