Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GOIZIAN GOIZIK (Variante)
Testu normalizatua
GOIZEAN GOIZIK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
AZKAINE
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Goizian goizik jaiki ninduzun,
Argia hurren zeneko.
Bai eta ere sedaz jauntzi,
Elizara juaiteko.
Etxeko-andre egin ninduzun
Eguerdiren gañeko;
Bai eta ere alargun gazte
Iguzkia sartu zeneko.

2. Zazpi uzthez atxiki dut
Senhar hilla etxian;
Egunaz arrosa-pian eta
Gauaz bi besoen artian.
Zidroin urez frotatzen nuen
Astian egun batian;
Astian egun batian eta
Larunbate guzian."
1993;