Euskal kantutegia

Berezko izenburua
EPHER ZANGO GORRIA
Testu normalizatua
EPER ZANGO GORRIA
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BANKA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1.-Epher zango gorria,
mendi gainean sortia:
Gaztettodanik egina diok
Andregaiari gortia.
Kitazak hik herria
Galdu gaberik bizia.

2.-Kitatuko duk herria,
Maiteago dut bizia.
Ene aita-amek aziko dute
Ene lehen fruitia.
Eta nihaurek askiko dut
Espainiara juaitia.

3. Espainiako bidaia,
Hura bidaia luzia!
Ardura ardura itzultzen nuen
Gibelerak buria:
Nundik adituko nuen
Tiro balaren soinia."