Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GURE BARATZEAN
Testu normalizatua
GURE BARATZEAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
MUGERRE
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Gure baratzean lili bat loratu
ene bihotza dizu ¡oi! harrek xarmatu,
zurekin ezkontzeko desira nukezu:
izar xarmegarria konsola nezazu.

Izar xarmegarria, zira pare gabe;
badakit eznaizela zuretzak kapable;
bertze zonbait bezala aberats banintz ni ere,
gortearen egiteko dudarik eznuke.

Izar xarmegarria, ez izan herabe,
baldin amodiorik badazu bat ere;
ukanak ta gabeak jendetan dirade
ene bihotzak eztu zu baizikan maite.

Komentuko pareta ¡oy! Pareta fina
ofiziale hautaz dirudi egina;
leihoetan ere du ausarki burdina,
ene maitearenganat eznaite arrima."