Euskal kantutegia

Berezko izenburua
URTSUAK ZAZPI LEIO
Testu normalizatua
URTSUAK ZAZPI LEIHO
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Urtsuan zazpi leio,
zazpiak lerro lerro,
Lantainako alaba
Urtsuan defuntu dago.

II.Urtsuan defuntua
Santa Anan kausitua,
adios erran gabe
etxetik partitua.

III.Zazpi errota berri,
zortzi jauregi xuri:
orien guzien gatik
nik ez Urtsura nari.

IV.Goiti zazu burua,
ene arreba Juana.
-Eztezaket goratu,
anai Batista Jauna.

V.Izorra omenzara,
ene arreba Juana.
-¿Zertan ezautzen nauzu,
nere anaia yauna?

VI.Zaldia zelarekin
zuretzat yarria da.
-Nik iten dudan aurra
zure besokoa izan da."