¿Qué es el parque? Territorio físico e interpretación según la memoria colectiva

MÜLLAUER-SEICHTER, Traude
- Argitalpen urtea:
- 2003
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-8419-913-4
- ISSN:
- 1137-439X
Laburpena
Lan honetan, hiriari begira berdeguneak betetzen dituen funtzioak aztertzen saiatzen naiz, bai eta zein den horren balioa ere bertara joan ohi diren pertsonen oroimen pertsonalean eta/edo kolektiboan. Hala praktikaren nola teoriaren ikuspegitik, Madrilgo Casa de Campo delakoak bide ematen digu behaketak egiteko, bai espazioaren negoziazioak ordena instituzionalaren aldetik, bai eta "gizarte berdegune" horretako zenbait eskualderi dagokienez interes komunak dituzten banakoen eta elkarteen interakzioak ere. Era berean, lanak oreka edo gatazka forma erregularrak behatzea ahalbidetzen du, zeintzuk hiriko berdegune horretako puntu guztiz zehatzetan batera existitze horren ondorioa diren. Halaber, pribatuari eta publikoari dagozkien botere, nagusitasun, hierarkia eta norbanakoen jokabideak bistaraztea eskaintzen du. Zehazki, lurralde edo sektore beraren erabilera eta gozamenari dagokionez, hainbat talderen eta/edo norbanakoren artean gertatzen diren adostasun edo gatazka formak interesatzen zaizkit.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu