Presentación de la Mediateka de Eusko Ikaskuntza
García Ramos, José Ignacio
- Argitalpen urtea:
- 1997
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-89516-62-6
Laburpena
EIren Mediateka joan den urriaren 24an sortu zen bi helbururekin. Elkarteak berak sortzen dituen edukiak eta beste zenbait, hala nola Enciclopedia Auñamendiarenak, munduan zehar hedatzeko tresna baliagarri izatea da lehena helburua. Mediatekaren bigarren helburua Eusko Ikaskuntzaren barneko komunikazioa bultzatu eta indartzeko baliabide izatea da. Mediatekak bere egin dituen proiektuak hauek dira: goian aipatu Auñamendi entziklopediaren digitalizazioa (dagoeneko, 11.000 irudi kontsulta daitezke eta beste 5.000 katalogatu eta digitalizatzeko daude), agerkari elektronikoak eta datu base batzuk. Eusko Ikaskuntzak apustu sendoa egin du teknologia berrien alde, eta bereziki bere produkzioa eta Euskal Herriaren kulturari buruzko beste informazio multzo garrantzitsuak hedatzeko gai izango den tresna batez hornitzearren.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu