Mendiko altuerako gaitza eta honek eragindako buruko mina ekiditeko jarduera fisikoa hipoxian egitearen eragina goi mendizaleetan
Urdampilleta Otegui, Aritz; Gómez-Zorita, Saioa
- Argitalpen urtea:
- 2012
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 1577-8533
Laburpena
Mendi-gaitz akutua (MGA) eta honek eragindako buruko mina, altitude-hipoxiaren eraginpean, bereziki 4.500 m-tik gora, prebalentzia handiz agertzen den gaixotasuna da. Era berea honek eta MGA ren areagotzeak bizia mehatxatzen duten eta tratamendu urgentea behar duten bi gaixotasun; garun-edema eta biriketako edemara eraman gaitzake. Mendi egokitzapenerako denda hipoxikoetan, altitude simulatuan egindako egonaldien baten emaitzak aurkezten dira artikulu honetan, ikusiaz MGA neurri handi batean ekidin dezakela (p<0,01), era beran loaldian zehar oxigeno SaO2% igotzen delarik, osasuna bermatuaz.>Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu