Gipuzkoako 1936ko "izu urdinaren" bi kasu alderatuta: Beasain eta Arrasate
Kortazar-Billelabeitia, Jon
- Argitalpen urtea:
- 2018
- Argitalpen tokia:
- Donostia
- Ezaugarriak:
- BIBLID [1136-6834, eISSN 2386-5539 (2018), 42; 101-138]
- ISSN:
- 1136-6834, eISSN 2386-5539
Laburpena
Artikulu honetan, Gipuzkoan 1936ko uda-udazkenean gertatu izan ziren bi kasu errepresibo konparatuko ditugu, bi herri ezberdinetan eman zirenak: Goierri eskualdeko Beasain bata, eta bestea Deba Garaiko Arrasate. Bi herri hauek, ordurako populazio tamaina handia zutenez, euren eskualdeetako herririk populatuenak izanik, antzeko fisonomia zuten: biak ziren Gipuzkoako industrialtzearen aitzindari, eta beraz, langile mugimendu indartsu bat izan zuten. Baina jaso zuten errepresio motarekiko ere nahiko antzekoak ziren euren artean: biak momentuko errepresio bortitz eta handia jaso baitzuten. Artikulu honetan bi kasuen antzekotasunak eta ezberdintasunak ikertuko ditugu Gipuzkoan izan zen errepresioari buruz argazki zehatzago bat jaso dezagun.
Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu