El monumento duelo de vida ante la muerte

Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía, 42 [on line]

Aguirre Elorriaga, Juan Jesús

Argitalpen urtea:
2024
Argitalpen tokia:
Donostia-San Sebastián
Ezaugarriak:
BIBLID [ISSN: 1137-439X, eISSN: 2243-9940 (2024), 42, 31-50]
ISSN:
1137-439X; eISSN: 2243-9940

pdf jaitsi

Laburpena

Esparru partikularrean eta indibidualean erreproduzitzen diren postmortem prozesuak (erritoa, eta dolua) errepikatu egiten dira monumentuen eraiketan eta baita ‘Berlingo Europako Judu Erailduen Memorialean’ ere. Nazien erregimeneko erakundeen antzinako kokapenagatik esanguratsua den leku batean eraikia, oroitu beharreko gertaeretako batzuk bizi izan ziren tokia, beste memorialekin ez bezalako esperientzia espazial ezberdina sortzen baitu. Multzoa osatzen duten blokeetan sartzen direnak zoru uhintsu eta erliebe irregularreko batetik paseatzen dira, Holokaustoaren biktimen bakardadea eta isolamendua sentituz. Proposatzen digun hiri-paisaia ghetto (bizitza) eta hilerri (heriotza) sinboliko batena da. Ghetto eta hilerri sinboliko horiek apurka-apurka egokitzen dira, eta nekez hautematen dira (bizitzan bertan bezala), espazio labur batean bederen, batak bestearenganako eraldaketak. Eraikuntza irekia, ondorioz ere hirira zabaldua eta bertan integratua; sarrera, irteera edo aurrez finkatutako ibilbiderik gabe. Benetakoa den zerbaitera hurbiltzen gaitu, hitzak sinbolizatu ezin duena, eskuraezina delako, baina hunkitu eta urratu egiten gaituena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp

Buscador

Bilaketa aurreratua