El bertsolarismo : una tradición oral transitada por el género-sexo

Larrañaga Odriozola, Carmen
- Argitalpen urtea:
- 1995
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISSN:
- 0212-6397
Laburpena
Herri tradizioak, ondorengo orrietan ikusterik izango dugun bertsolaritzaren antzera, ordezkatzen dituzten gizarteen adierazletzat jotzen dira. Baieztapen honek, ordea, xehetasun batzuk eskaltzen ditu. Izan ere, ordezkatzen dituzten gizarteetan gertatzen diren zatiketa eta mailaketaren lekuko izango ez den tradiziorik ez dago. Bertsolaritza dugu adierazi nahi dugunaren adibide egokia, tradizio honetantxe gauzatzen da eta gure gizartean ematen den zatiketa nabarmenetariko bat: zatiketa sexuala, alegia. Bertsolaritza euskaldun guztion ondasun kulturala den arren, bere trasmisioa ahalmentzen duten jakintzak nola bertsotan aritzeak eskatzen dituen tekniken ezagutzak modu desberdinez banatzen dira sexuaren arabera. Andrazkoei tradizioak trasmisio lana gorde die, gizonezkoei luzituagoa den protagonista eta sortzaile izatearena egokitu dien bitartean. Egia da izan, banaketa honek tentsioak ezagutu dituela, zigorren bitartez lortu izan baita beraren iraupena. Guzti honen azken emaitza zera da, bertsolaritza gizonen arteko tradizio bailitzan heltzen zaigula. Historia, ordea, apur bat konplexuagoa dela aitortu beharrean gaudeErregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu