Aurkezpena. Paisaien errealitatetik: oratze artistiko, estetiko eta soziokulturala
Arnaiz, Ana; Laka Antxustegi, Xabier; Vivas Ziarrusta, Isusko; Rubio-Ardanaz, Juan Antonio [
- Argitalpen urtea:
- 2023
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- Ezaugarriak:
- BIBLID [ISSN: 1137-439X, eISSN: 2243-9940 (2023), 41; 9-12]
- ISSN:
- 1137-439X; eISSN: 2243-9940
Laburpena
Dagoeneko eskuragai dugu Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren 41. zenbakia (2023). Oraingo honetan formatu monografikoan argitaratu da; Paisaien errealitatetik: oratze artistiko, estetiko eta soziokulturala izenburuarekin. Alde horretatik, bat egiten du Euskal Unibertsitate Sistemaren Ikerketa Talde Egonkortuak (Eusko Jaurlaritza): “Creación en Arte y Estéticas Aplicadas para la Ciudad, el Paisaje y la Comunidad” [KREAREak] (GIC-IT-1655-22) lortutako emaitzekin. Euskal Herriko Unibertsitateko Eskultura eta Arte eta Teknologia Sailari (Arte Ederren Fakultatea) atxikiriko ikertaldea, hain zuen.
41. zenbaki berri honetan, artearen, arkitekturaren eta diseinuaren, antropologiaren nahiz gizarte- eta giza zientzien alorretan bildutako emaitzak ditugu. Hala bada, lurraldearen zenbait eraldaketa eta definizio gaurkotu antzeman ditzakegu tresna kontzeptual eta metodologikoen bidez; horiei esker, gure egunotan interes handia duten diziplinarteko esparruak lortzen baitira. Delako ikuspegia bitarteko, aplikazio artistiko estetikoarekin zein soziokulturalarekin lotutako optikak agertzen dira, kulturalki eraikitako eta modu konbergentean hautemandako paisaia-errealitate jakin batzuetara zuzenduak.
Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía aldizkariaren aitzin-ale honek, gainera, gizarte-antropologiako izaera, antropologiko kulturala eta etnografikoa duten beste ekarpen aipagarri batzuk jasotzen ditu bere ohiko ildotik. Era berean, azala estaltzen duen sorkuntza estetiko artistiko berritzaile batekin osatzen da, oraingoan Alberto Díez Gómez artistaren lana.
Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu