Ander eta Yul. Una anomalía en la producción cinematográfica vasca

Laburpena
Modu biribil eta erabatekoaz esan liteke Ana Díez zuzendariaren Ander eta Yul filma anormaltasun bat dela euskal zinematrografiaren produkzioan. Izan ere, Ander eta Yul emakume batek zuzenduriko lehen fikziozko film luzea da euskal zinematografia osoan. Zuzendari horren ondoan, euskal zinearen historian zeharkameraren atzean film bat zuzentzeko jarri diren beste bi emakumeren izena eman dezakegu soilki: Arantxa Lazcano, Mirentxu Purroy eta Helena Taberna. Ander eta Yul iragarririko heriotza baten kronika da ezer baino lehen. Bai diskurtsoaren elementuak eta bai narrazioarenak, hala Anderrren benetako heriotzaz nola Yulen heriotza sinbolikoaz mintzo zaizkigu. Eta horregatik, Ander eta Yul etorkizunik gabeko narrazioa delako, soilki iragana eta oraina daude presente narrazio horretan, zeinean ´bestea´ eta bere desberdintasuna deuseztu behar diren.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu