ZuretaLur: bidaia bat historian eta identitatean barrena

Berri korporatiboak

2026/04/20

ZuretaLur: bidaia bat historian eta identitatean barrena

Bazkideek ‘Nor naizen baneki’ antzezlana ikusteko aukera izan zuten, eta egileetako batekin hitz egiteko aukera ere bai.

Harkaitz Canok eta Ximun Fuchsek idatzia, Nor naizen baneki liburuak indusketa arkeologiko batera garamatza, non gure historiaren pasarteak argitara ateratzen doazen: Inkisizioa, Frantziako Iraultza, karlistadak, 1936ko Gerra Zibila... Hori guztia familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa edo indarkeria koloniala bezalako gaiekin lotuta. Lurra arakatzeaz gain, barruko bilaketa batean ere sartzen dira pertsonaiak, beren nortasunarenean.

ZuretaLur programaren barruan, euskal kultura eta sorkuntza modu bizi eta parte-hartzailean bazkideei hurbiltzen diena, apirilaren 17an Burlatan Eusko Ikaskuntzako talde batek Ximun Fuchs-ekin solastatu ahal izan zuen Nor naizen banekiren sormen prozesu eta zirrikituei buruz, eta ondoren bere antzezpenera joan zen.

ZURetaLUR esperientza bazkideentzat 2026: Ximun Fuchs
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp