2016ko urteko galdera hautatzeko prozesua zabaldu da, Euskonews aldizkariko ?Urteko galdera? sailean eztabaidatuko dena.
2016ko urteko galdera hautatzeko prozesua zabaldu da, Euskonews aldizkariko ?Urteko galdera? sailean eztabaidatuko dena. Urteko galdera tribuna ireki bat da, eta urtero egileen eta irakurleen komunitateak aukeratuko duten gai bat landuko da. Lehenengo edizioan, 2015ekoan alegia, hauxe izan zen aukeratua izan zen galdera: Nola aldatu ditu internetek gure prozesu kognitiboak? Gaur arte, galderari 18 adituk erantzun diote, perspektiba eta ikuspegi ezberdinetatik beren gogoetak eginez. Hauek izan dira azken partaideak: Jaione Apalategi pedagogoa, Enrike Zuazua matematikaria (Internet, nuevo campamento base), Enrique Echeburúa psikologoa (Influencia multidireccional de internet en los procesos cognitivos: los pros y los contras) eta Baleren Bakaikoa, ekonomista (Internet eta ni). Hilabete honetan zabalduko da 2016ko urteko galdera aukeratzeko prozesua. Hautaketan edonork parte har dezake.

