Berri korporatiboak

2009/11/20

Udalen komunikazio saioa

Ostiralean, azaroaren 20ean, Udalei eskainitako saioan, Tokiko ondarearen lanketa eta berreskurapena landu ziren. Sarrera gisa Olatz Gonzalezek Lo visual ante la recuperación del patrimonio: unas reflexiones desde la antropología gaiaz hitzegin zuen. Ondoren, udalerri desberdinetako esperientzi eta testigantzak jaso ziren; besteak beste, Akaitze Kamiruaga Labayru Institutokoa, Aritz Ibañez, Nafarroako Euskokultur Fundaziotik, Iñaki Ayerra Burgiko Udaletik, Pio Perez Aldasoro Hondarribiko esperientziaz hitzegin ziguna eta Iker Urbizu Zarauzko Arte eta Historia Museokoa.

Jarraian, Musika Ondareari egin genion so, Jon Bagüés Eresbilgo zuzendaria, Itziar Larrinaga Eusko Ikaskuntzaren izenean, Pili Etxabe Zumaiako Udalekoa, José Luis Echechipia, Nafarroako Organoaren Lagunen Elkartetik eta Jon Abril, Berako udaleko testigantza ekarri zuena.

Hirugarren atala argazki ondareari eskeini zitzaion. Bertan Iñaki Arrieta Barok Euskomediako teknikaria, Amalur Cuestak Ormaiztegiko Udaleko zinegotzia, Ricardo Garayk, Treviñoko Udaletik eta Fernando Llopisek, Zarauzko teknikaria hartu zuten parte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp