Berri korporatiboak

2009/11/01

Udalak

Victor Herrero eta Montse Fernandez, Eusko Ikaskuntzako kideek Hernaniko Udal Artxiboko Erdi Aroko dokumentazioa transkribatuko dute. 1379tik 1520ra bitarteko aldia hartzen duten 17 pieza dira guztira. Kontserbaturiko bolumena murritza da eta hiribildu horrek Erdi Aroan zuen garrantzia islatzen ez badute ere, testuak adierazgarriak dira Urumea ibarreko gizarte errealitateaz. Espazio horri dagozkion jabetza (erosketak, salmentak, mugatzeak, etab.) eta metalgintza (burdinolak) kontuez dihardute bereziki.

Bestalde, aurten jarraipena izan dute Hernaniko argazki historikoen digitalizazio eta katalogazio lanek. Gaur egun eskumenean dugun funtsak 400 irudi biltzen ditu guztira, XIX. mendekoak zaharrenak, eta kontsultagai daude euskomedia.org web guneko "Multimedia Galeria"-n.

Lekukotasunak: Hondarribia eta Ormaiztegi

Ahozko lekukotasunen bilketa amaitu da Ormaiztegin. Hogei elkarrizketa baino gehiago egin zaizkie 70 urtez gorako hainbat pertsonari. Nerea Elias eta Elixabete Garmendia bazkideek gidatu dituzte elkarrizketak eta Euskomedia Fundazioko talde teknikoak egin ditu grabazioak.

Beste hainbeste egingo da Hondarribian, Pio Perez bazkide eta EHUko Antropologia irakaslearen zuzendaritzapean. 24 hondarribitarri egindako elkarrizketek osatuko dute proiektua; horiek XX. mendearen lehen erdiko bizitzari buruzko lekukotasuna emango dute. Elkarrizketa horiek guztiak bideo digitalean grabatuko dira oinarri metodologiko zehatza erabiliz eta ondoren prozesatu eta zabaldu egingo dira.

Agurain: Arte y Patrimonio

El 28 de octubre comenzó un ciclo de conferencias sobre Arte y Patrimonio de Agurain-Salvatierra desde la prehistoria hasta el arte contemporáneo a cargo del socio Javier Fernández Altuna, crítico y profesor de Arte. En las dos sesiones del mes de noviembre se abordará el patrimonio arquitectónico local desde el siglo XVII hasta nuestros días, y las obras y artistas del Museo de Cerámica de Agurain. La última conferencia,en diciembre,tratará sobre la escultura contemporánea en Agurain. Esta actividad se enmarca en el convenio de colaboración entre el antiguo condado y Eusko Ikaskuntza.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp