Uztailaren 10ean, belaunaldien arteko transmisioaren inguruko udako ikastaroa egin zuen UEUk.
“Belaunaldiartekotasunetik ikasten duen komunitatea sortzen eta elikatzen” ikastaro esperimentalak belaunaldien arteko transmisioaz, komunikazioaz eta adin tarte ezberdinen arteko topaguneen sorreraz kezkatuta dauden pertsonak bildu zituen.
Topaketaren antolatzaile gisa parte hartu zuten irekiera ekitaldian Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Ana Urkizak eta UEUko Idazkari Nagusi Ana Sarasuak, eta Jose Mª Rodriguez Ibabe bazkideak “Nola irudikatzen zenuen euskal kulturaren etorkizuna 20 urte zenituenean? (50eko hamarkada)” izeneko hitzaldia aurkeztu zuen.