Subiranotasun gatazkei buruzko nazioarteko jardunaldiak

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2020/10/21

Subiranotasun gatazkei buruzko nazioarteko jardunaldiak

Azaroaren 11tik 13ra “Subiranotasun gatazkak Europan: Konponbiderako oinarriak” Nazioarteko Jardunaldiak izango dira. Online egingo dira, baina aukera ere badago azaroaren 13an Bilboko Azkuna Zentrora gerturatu eta bertatik jarraitzeko. Izena eman!

Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalansn erakundeek  antolatuta, foro honen helburua europar proiektu komunaren inguruan, bere artikulazio eta demokratizazioari buruzko gogoetan ekarpena egitea da, partaidetza akademiko, instituzional eta sozio-politikoaren laguntzaz. Guztira, Euskal Herria, Katalunia eta Europako hogei entitate inguruk parte hartuko dute ekimenean.

Hiru egunetan zehar eztabaida izango da nagusi eta, azkenik, europar Estatuetako subiranotasunaren inguruko lurralde gatazken konponbide demokratikorako praktika onen kode etiko baterako oinarriak aurkeztuko dira. Eztabaida eta elkarrizketek hiru ardatz izango dituzte:

  • Zer da subiranotasunaren lurralde gatazka? Praktika onen kodearen xede eta helburua.
  • Zergatik parte hartu behar du Europak? Interesa, arrazoiak eta praktika onen kodearen pragmatika.
  • Nola parte hartu beharko luke? Praktika onen kodearen edukia.

Nazioarteko espezialistek planteatutako gaiei buruzko ikuspegiak eta ikuspuntuak kontrastatuko dituzte. Gainera, eztabaida sozio-politiko bati esker, konponbide demokratikorako eszenatoki berriak aztertuko dira.

Hitzaldiak, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz izango dira. Itzulpen zerbitzua izango da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp