Elkarrizketak

2015/10/14

Solasaldiak: Jesús Altuna: "Humanitateak baztertzea oso arazo larria da"

Jesús Altuna arkeologo eta antropologoa da - 1998an Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria- Euskonews online aldizkariaren "Solasaldiak" ataleko hil honetako gonbidatua.

Jesús Altuna bere espezialitateaz ari da elkarrizketan, baita euskal gizarteak izan duen garapenaz, ondare arkeologikoarekiko sentsibilizazioa eta haren babesetik abiatuta. Azken hamarkadetako iraultza teknologikoa eta azterketa alor horretan izan duen eragina aztertzen ditu baita ere. Baina elkarrizketak Jesús Altuna irakasle eta hiritarrean sakontzen du, unibertsitatearen garapenari buruz duen iritzia ezagutzeko, baita egungo ekonomia eta politikari buruzkoa ere, euskal ikerketa arkeologikoan erreferentziazko figura den gizon honen ikuspegitik. Elkarrizketa, bideo eta testu formatuan, Euskonewseko 701. zenbakian aurki daiteke: http://www.euskonews.com/ug/

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp