Solasaldiak: gazteak eta musika prestakuntza

Solasaldiak

2025/05/28

Solasaldiak: gazteak eta musika prestakuntza

Jon Esnaola Agirre (Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria) Miren Iñarga Echeverriarekin (Musikene) aritu da solasean.

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2025 ematearen harira, Solasaldiak ekimenak Jon Esnaola Agirre konpositore sarituaren eta Miren Iñarga Echeverria Musikeneko Zuzendari Nagusi eta Akademikoaren arteko elkarrizketa antolatu du.

Hitzaldian, Euskal Herriko musika-hezkuntzaren egoera aztertzen dute, bai eta gazte profesionalek beren prestakuntza arautua amaitzean dituzten aukerak eta dituzten zailtasunak ere. Era berean, beren sustrai kulturalek interpretatzaile eta konpositoreentzat duten garrantzia azpimarratzen dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp