Elkarrizketak

2015/12/14

Solasaldiak: Garbiñe Biurrun etaJoxerramon Bengoetxea

Garbiñe Biurrun epailea eta EHUko zuzenbide katedradun eta Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2010 saria Joxerramon Bengoetxea ari dira solasean hil honetako Euskonewsen.

Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gune den Donostiako Tabakalera ederra, Solasaldiak, Euskonewsen aldizkari elektronikoak hilero eskaintzen duen ikus-entzunezko formatuko elkarrizketa eta solasaldien beste entrega baten agertokia izan da.? Ideia eta planteamendu sakonez beteriko elkarrizketa aberats baten bidez, Garbiñe Biurrunek eta Joxerramon Bengoetxeak Europa Batuaren etorkizunari eta Estaturik gabeko herriei horren baitan dagokien paperari buruzko ikuspegiak plazaratu dituzte. Halaber, kultura gutxituen etorkizuna eta horien adierazpenak aztertu dituzte, horien artean euskal kultura, modu uniformean hazten ari den mundu globalean.? Biok unibertsitateko profesional direnez, bereziki interesgarriak dira beren gogoetak, hezkuntza planen barruan humanitateen bazterketa eta horren ondorioei buruz dihardutenean. Amaitzeko, ekonomia eskala humanoan aztertu dute eta horrekin batera, austeritateak merkatuen logikak guztiz kontrolatzen duen panoraman dituen ondorioak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp