‘Elkarbizitzarako zubiak eraikitzen Euskadin eta Nafarroan’ lan programa izango da hilabete honetako elkarrizketaren protagonista.
Eliana Alemán Salcedok, Soziologian doktore eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko irakasle laguntzaileak, eta Iosu Bayo Ochoak, Berriozarko Udaleko Kultur Aniztasuneko teknikariak, Eusko Ikaskuntzaren programan eragina duten hainbat alderdi jorratzen dituzte.
Elkarbizitzaren kontzeptua eta honen inguruan Nafarroako gizarteak dituen erronkak; elkarbizitzarako programak ezartzearen garrantzia eta bere alderdi nagusiak: politika publikoak, kapital soziala, loturak...; elkarbizitzarako esparruak, eta euskara eta tokiko kulturak inklusiorako duen balioa dira Eusko Ikaskuntzaren kameren aurrean jorratuko diren gaiak.
