Proiektu berri honek euskal testuinguru erlijioso eta espiritualaren eraldaketa sakona jorratzen du.
Erlijio-aniztasuna ezaugarri duen gizarte batean, “Sinesmen-aniztasuna eta komunitatea ehuntzea” proiektuaren helburua da kulturen arteko elkarrizketa sustatzea, bizikidetza eta gizarte-kohesioa sendotzeko. Bere inplementazioak erlijio aniztasunaren ulermen sakonago bat bilatzen du, lotura komunitarioen sendotzea eta gizarte inklusiboago bat lortzen lagunduko duten politika publikoei gomendioak formulatzea.
Berau garatzeko metodologia bikoitza aplikatuko da: batetik, egungo egoera sakonki aztertuko duen ikerketa akademiko kualitatiboa; eta bestetik, gizarte eragileekin batera espiritualtasun komunitarioaren inguruko lan-programa praktikoa. Horretarako, lau modulu tematiko aurreikusten dira: “Trantsizio eta kohesio sozialeko erritualak”; “Leku sakratuen boterea espiritualtasun komunitarioan”; “Praktika komunitarioak eta elkartasuna”; “Hizkuntzaren eta espiritualtasunaren arteko harremanak”.
Apirilean eta maiatzean lehen bi moduluak jarriko dira martxan. Lehenengoan, parte hartzeko dinamiken bidez, leku sakratuek espiritualtasun komunitarioaren eraikuntzan duten zeregina aztertzen da. Hiru tailer egingo dira Gipuzkoan: Arrasaten, apirilaren 18an; Ordizian, hilaren 25ean, eta Hondarribian, maiatzaren 9an. Maiatzaren 16an, 23an eta 30ean, hurrenez hurren, trantsizio erritualak eta gizarte kohesioa landuko dira.
