Santimamiñera bisita egin dute patronokideek

Berri korporatiboak

2025/04/17

Santimamiñera bisita egin dute patronokideek

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak urteko lehen patronatu bilera egin du Kortezubin (Bizkaia) apirilaren 16an eta goiza borobiltzeko SantimamiƱera bisitaldia ere egin dute.

Bizkaiko Kultura Diputatu den Leixuri Arrizabalagak egin die harrera patronokideei Basondo auzoko Lezika jatetxean. Han egin dute bilera Barandiaran Fundazioko kideek eta gai ugari izan dituzte mahai gainean. Batetik 2024 urteko kontu auditatuak onartu dituzte eta baita 2025eko aurrekontua ere. Gainera, informazio ugari jaso dute Barandiaran Bekaz zein Eusko Folklore Urtekariaz.

Ondoren, Barandiaranek Telesforo Aranzadi eta Enrique Egurenekin batera 1918-1926 urteen artean aztertutako kobazulora joan eta bisita gidatu aberasgarriaz gozatu dute, euskal historiaz zipriztinduz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp