Berri korporatiboak

2009/12/01

Produktuak

2010eko Egutegia

Eusko Ikaskuntza eta Asmoz eta Euskomedia Fundazioen 2010eko egutegiak kalitate handiko hamahiru argazki biltzen ditu, Euskal Herriko 1910-1920 urte bitartean atereak. Argazkiok Eusko Ikaskuntzaren argazki artxibotik datoz eta lekuak, gertaerak eta gizakiak irudikatzen dituzte. Duela mende bateko bizimodu eta lan moldeetarako bidaia honek aukera ematen du, urte osoan zehar, begirada itzul dezagun gure aitona-amonen eta birraitona-amonen garaietara.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp