Sara Etxean elkartuta, aurrekontua eta 2025eko urteko kontuak onartu zituzten patronokideek, besteen artean.
Martxoko azken egunean egin zuen Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak bilera Ataunen eta bertan parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako zein Bizkaiko Foru Aldundiko, Ataungo Udaleko eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariek.
Besteak beste, 2025eko kontu auditatuen aurkezpena eta onarpena egin zen, 2026rako aurrekontua onartu eta etorkizuneko proiektu eta erronken inguruan hitz egin zuten bertaratutako pertsonek, bai eta Eusko Folklore Urtekariaren urrats berriez zein Barandiaran Bekaren egoerari buruz.
