Berri korporatiboak

2007/10/01

Nafarroako Bazkideen Eguna

*Iruñea: azaroak 22

Azaroaren 22an, Iruñeko Tres Reyes Hotelean, bizikidetasunezko ekitaldi bat egingo da eta horretara gonbidaturik daude Eusko Ikaskuntzako nafar bazkide guztiak. Bertan gorazarre egingo zaie Elkarteko bazkide gisa 25 urte bete dituztenei, eta ongietorria egingo zaie berrikiago bazkidetu direnei.

Sixto Jiménez, Lurraldeko Lehendakariordeak eta Javier Retegui Lehendakariak hitz batzuk esango dituzte eta, era berean, zilarrezko ezteiak betetzen dituzten 70 bazkide baino gehiagoren ordezkari batek hitza hartuko du. Azkenik, koktel eta animazio saio batez amaituko da jardunaldia.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp