Berri korporatiboak

2007/01/01

Milioi bat dokumentu urtebetean

2006 urtean zehar Euskomedia Fundazioak dokumentu kopuru handia prozesatu du euskal erakundeen eta entitate pribatuen aginduz

2006 urtean zehar, Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioak lan katalogo ugaria zabaldu du euskal erakunde eta enpresen eskariz, era berean dokumentazio kulturalaren zerbitzuen eskaintza zabaltzea helburu duten ekimen berriak abiatu dituelarik.

Gipuzkoako Artxibo Orokorra helburu izan zuena izan da ekitaldi honetako lan garrantzitsuenetako bat. Gipuzkoako Batzar eta Aldundien bileren Aktek (XVI.-XIX. mendeak) eta Tolosako notario barrutiko Protokoloen Aurkibideek (XVI.-XX. mendeak) osaturiko dokumentazioa digitalizatu, katalogatu eta datu basean prozesatzen ari da. Guztira, 157.000 orri.

2006an Euskomedia Fundazioak landuriko artxibo pribatuen artean, José M? de Arizmendiarrieta, Arrasateko kooperatiba mugimenduaren sortzailearen artxiboa dago, horren argitalpen nagusiak OCR bidez digitalizatu eta prozesatu dituela. Era berean, José Miguel de Barandiaran Fundazioak antropologoaren dokumentazio artxiboaren 125 kutxaren inbentarioa egitea agindu zuen.

Erakundeen zerbitzura

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskariz, Euskomedia Fundazioak hainbat lan burutu ditu: indusketa txostenen digitalizazioa (43.200 orriren OCR) eta zaharberritze txostenak (6.354 orriren OCR); Aranzadi Zientzi Elkarteko "Munibe" aldizkariaren edizio elektronikoa (15.250 orri), "Cuadernos de Sección Historia-Geografía de Eusko Ikaskuntza" aldizkariaren 34 aleena eta Historiaurrea-Arkeologia saileko bederatzirena (18.209 orri guztira). Era berean, 1919-1996 bitarteko "Argia" aldizkariaren bilduma digitalizatu eta katalogatu da.

Foru erakunde horrek, halaber, Errenteriko Eresbil Artxiboaren Juan Crisóstomo de Arriaga eta Juan Eresalderen 600 partitura orri digitalizatzea eskatu zuen, gipuzkoar konpositoreen eskuizkribu eta autografoz osaturiko 5.283 orrirekin bateera. Euskadiko Filmotekarentzat web plataforma bat diseinatu zen, Euskal Herriko zinematografia jarduerari buruzko informazio sistemarako eta datu base bat sortzeko.

Guztira, milioi bat unitate inguru prozesatu dira 2006an zehar testu dokumentuen eta grafikoen artean.

Iazko ekitaldian, azkenik, Euskomedia Mugikorra abiatu zen, gailu mugikorretatik eta horietarako edukiak kudeatzeko eta zabaltzeko plataforma teknologikoa, eta 2007an azken bi urteetan prestatzen ari zen proiektu bat burutuko da: 3DIGITALA, irudi eta soinu banku garrantzitsua izango dena.

Wikipedia

Joan den hilean "Internet & Euskadi"k argitaratu zuenaren arabera, enpresa batek kalkulatu du zein diren Wikipediatik gehien estekaturiko 500 weborriak. Entziklopedia aske eleaniztuna da Wikipedia, 2001etik boluntarioak era kolektiboan idazten ari direna, eta Interneten mundu osoko bisita erregistro handienetako bat jasotzen duen gunea. Lehen postuetan, esan gabe doa, izen ezagunak ageri dira: Google, Yahoo, Geocities, YouTube, etab. 74. postuan, 686 esteka dituela, Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioa agertzen da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp