“Zientzia eta teknologia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean” eta “Hiritartasun kritikoa, aktibismoa eta mugak” dira hasitako ikastaroak.
“Zientzia eta teknologia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean” ikastaroaren helburua, zientziarako giza eskubidearen jatorria, eduki arauemailea eta elementuak sakon aztertzea da. Une historiko jakin honetan zientziarako giza eskubideak duen garrantziari buruz eta etorkizuneko erronkak hobeto ulertzen nola lagun diezagukeen hausnartzea.
Mikel Mancisidor de la Fuente irakasleak zuzenduko duen ikastaro hau dibulgaziokoa eta sarrerazkoa da batez ere; beraz, zientziaren eta giza eskubideen arloan interesa duen ororentzat da, eta ez da beharrezkoa gaiaren ezagutza zehatza eta/edo profesionala.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago jakin nahi ezkero, klikatu eta irakurri.
Bestalde, “Hiritartasun kritikoa, aktibismoa eta mugak” ikastaroaren helburua gertakari konkretu bati buruzko ikuspegi alternatiboa erakustea da: muga eredu eta inmigrazioaren kontrolaren kontrako erresistentzia.
7 irakaslek zuzenduko duten ikastaroa, guztiz online izango da eta egitarau didaktikoak orientazio dibulgatzailea eta praktikoa du, eztabaida bultzatuz. Gainera, formakuntza gainditu ahal izateko, modulu bakoitzaren amaieran ariketa erraz bat egin beharko da.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago jakin nahi ezkero, klikatu eta irakurri.