Berri korporatiboak

2009/12/22

Manuel Lekuona Saria 2009: Txomin Peillen

Txomin Peillen idazle eta ikerlariak irabazi du Eusko Ikaskuntzako Manuel Lekuona Saria 2009, 1983tik Eusko Ikaskuntzak lan osoaren (opera omnia) onarpen gisa euskal kulturaren pertsonalitateei ematen dien saria.

1932an Parisen jaioa den Txomin Peillenek Zientzia ikasketak (Biologia eta Geologia) egin zituen Sorbonako Unibertsitatean, bertan Ion Mirande ezagutu zuen, zuberotar jatorria zuten biek batera sortu zuen 1962an Igela aldizkari heterodoxoa.

Pariseko Lavoisier Lizeoan irakasle lanetan aritu da eta baita Paueko Unibertsitateko Letren fakultatean (Euskal Hizkuntza eta Literatura), 1981ean doktoratuz Bordeleko Lexique Basque de l'anatomie, morphologie et semantique tesiarekin.

Bere lehenengo testuak Gernika, Egan y Euzko-Gogoa aldizkarietan jaso dira. Orduz geroztik hamabost liburu inguru argitaratu ditu, zenbait nobela, ipuin antologia eta haurrentzako lanak.

Sorkuntza literarioarekin batera, Txomin Peillenek zabalkunde lan garrantzitsua egin du biologia, ideien historia (etnografia eta literatura) eta linguistika alorrean. Lan hauek Anuarios de Eusko Folklore, FLVSD, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Euskera (Bilbo), Elhuyar, Bulletin du Musée Basque de Bayonne eta UZEI aldizkarietan argitaratu dira, besteak beste.

Elkarrizketa biografikoa: Euskonews 224

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp