Berri korporatiboak

2008/04/01

Logotiporako Lehiaketa

Eusko Ikaskuntza Eusko Ikaskuntzak Ei Gazte! 2008 lehiaketarako deia zabaltzen du, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Sailaren irudi adierazgarri izango den logotipoa diseinatzearren.

Lehiaketa hau Eusko Ikaskuntzako bazkideak diren 16-30 bitarteko gazteei zabalik dago (aldez aurretik bazkide ez izanez gero, lehiaketara aurkeztean eman daiteke izena).

Diseinuak argitaragabea izan behar du (ez osorik, ez horren zatiren bat) eta bertan izena agertu beharra dago: Ei Gazte!

Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaitzen da.

Lehiaketaren diru kopurua: 1.500 euro.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp