Berri korporatiboak

2007/07/01

Lan poltsa

*Lan lerro berri baterako arduraduna

Eusko Ikaskuntzak proiektu berri bat jarri nahi du abian, gazteak erakarri eta beraiekin lan lerro berria eratzeko. Hori dela eta, lanen koordinazioa eta dinamizazioaz arduratuko den pertsona bilatzen ari da. Ezaugarriak:

1. Pertsona bizia, harremanak, proiektuak eta ekimenak planteatzeko eta aurrera eramateko gaitasunarekin.

2. 25-35 urte bitartekoa.

3. Talde lanerako eta taldeak koordinatzeko ahalmena.

4. Euskaldun errealitatea eta Eusko Ikaskuntzaren izaera ezagutzea.

5. Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik bi ongi jakitea; horietako bat, ezinbestean, euskara. Ingelesa jakitea ere baloratuko da.

Interesatuek bidali curriculuma, Eusko Ikaskuntzaren admin@eusko-ikaskuntza.org helbidera, irailaren 15 baino lehen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp