Berri korporatiboak

2005/10/15

Kixotea eta Verne

Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako Lehendakariordetzak eta Donostiako Udalak antolaturik, urriaren 15ean, larunbatean, Gipuzkoako hiriburuko San Telmo Museoan Jardunaldi ludiko-kultural bat egitekoa da El Quijote argitaratu zeneko IV. mendeurrena eta Julio Verneren (argazkian) heriotzaren I. mendeurrena ospatzeko.
Haur eta helduen partaidetzarako zabalik dago ekintza egitaraua eta bi multzotan banatzen ditu jarduera horiek: haurrenak eta helduenak. Irakurketak, musika, antzerkia eta autoreen zein obren inguruko adierazpen plastikoak izango dira.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp