Aldaketak izan dira Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren zuzendaritza batzordean. Aurrerantzean Eusko Ikaskuntzaren izenean Patronatuan arituko diren kideak aurkeztu ziren urriaren 17an Ataungo Sara Etxean izandako bileran. Josemari Velez de Mendizabal, Susana Irigaray, Jesus Altuna eta eta Jexus Aizpurua dira kargudun berriak eta, estatutuen arabera, lehendakaria eta idazkaria Eusko Ikaskuntzak proposatutakoen artean hautatu ziren. Horrela, Irigarayk Beatriz Akizu ordezkatuko du idazkaritzan eta Velez de Mendizabalek lehendakari izaten segituko du.

